Klasika Javier Otxoa 2016 - Matizaren 7a, larunbata. Getxoko Andra Mari Polikiroldegian.
|
XXXI PUNTA GALEA Randonee KLASIKA JAVIER OTXOA 2016 2016 Maiatzaren 7an, Larunbata. ANDRA MARI KIROLDEGIA - GETXO (IRTEERA ETA HELMUGA)
ON LINE INSKRIPZIOAK(OPARIEN ZOZKETA AURRETIAZ EMAN DUTEN IZENAREN ARTEAN)EMAIL: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
|
RANDONEE PUNTA GALEA - KLASIKA OTXOA
Datorren maiatzaren 7-an beste edizio berri bat burutuko da: Otxoa Klasika zikloturista, eta 31-garrena izango da hau. Aurten Getxoko Andra Mari kiroldegian izango dira irteera eta helmuga, baina aurreko urteetako ibilbide bera izango du. Martxan parte hartzen duten guztiei oroigarri bana emango diegu, urtero bezala, baina gainera, aldez aurretik izena ematen dutenen artean kirol-materiala zozketatuko dugu.
Anima zaitez, zain gauzkazu.
Punta Galea txirrindulari elkarteak antolatzen du Martxa zikloturista hau, eta 30 edizio izan dira, baina 2005-eko ediziotik aurrera Javier Otxoa Klasika izena hartu zuen.
Martxa zikloturista hau EZ DA LEHIAKORRA, edozeinek har dezake parte, maiatzaren 7an, larunbata,bizikletan ibiltzeko gogoa duen edonork.
Azken urteetako berbera izango da ibilbidea, alegia, honako mendateak igoko dituzte: Astoreka, Sollube eta Andraka, baina ANDRA MARI KIROLDEGIAN hasi eta amaituko da.
Irteera goizeko 9:00-etan ANDRA MARI KIROLDEGIAN (hantxe izango dira izen-emateak), eta amaiera ere bertan izango da. Martxa amaitu eta gero, dutxak erabili ahal izango dituzte parte hartzaileek, eta hamaiketakoa emango zaie.
IZENA EMATEKO ORDAINKETA:
Izena emateko, 15 € ordaindu beharko dute federatuta daudenek, eta 25 €, ez daudenek, egun bakarreko asegurua ordaintzeko.
ALDEZ AURREKO IZEN-EMATEAK: LABORAL KUTXAko kontu-zenbaki honetan egin behar da ordaina, 3035.0108.03.1080041268, parte-hartzailearen izena eta deiturak jarrita.
2016/05/05 arte egin daitezke aldez aurreko izen-emateak eta aldez aurretik izena ematen dutenen artean kirol-materiala zozketatuko dugu.
NOIZ ETA NON EMAN IZENA:
Ostiralean, maiatzaren 6-an, ANDRA MARI KIROLDEGIAN, 17:00-etatik 20:00-ak arte, eta larunbatean, martxaren egun berean, maiatzaren 7-an, goizeko 7:30-etatik aurrera.
Federazioko Lizentzia daukatenek erakutsi egin beharko dute izena ematerakoan.
Lizentziarik ez dutenek egun bakarreko asegurua ordaindu beharko dute, izena ematerakoan bertan.
ZOZKETAK ETA SARIAK
- Hainbat sari zozketatuko ditugu izena aldez aurretik eman dutenen artean.
- Parte-hartzaile guztiei oroigarri bana emango diegu.
- Foto Samar-ek erreportaje fotografikoa egingo du ibilbidean zehar, eta gero, Punta Galea Tx. E.-renweb orrian ikusi ahal izango dira argazkiok.
- Parte-hartzaile guztiek kaskoa eraman beharko dute buruan, ibilbidea ezagutu beharko dute eta trafiko-agenteen zein antolatzaileen aginduak bete beharko dituzte, eta noski, zirkulazio-arauak errespetatu beharko dituzte.
- Parte-hartzaileak ez baditu arauok betetzen, Antolatzaileek ez dute bere gain erantzukizunik jasoko.
PATROCINADORES Y COLABORADORES
Eskerrik asko laguntzagatik!
ARAUTEGIA
1. "PUNTA GALEA ERRANDONNÉEA" ez da lasterketa; edozein zikloturistak parte har dezake, bai federazioko lizentzia dutenek eta ez dutenek, baina lizentziarik gabekoek “EGUN BAKARREKO” lizentzia atera beharko dute irteeran bertan, izena ematerakoan.
2. Ordaina aurretiaz egin daiteke edo irteeran bertan, eta ibilbidean zeharreko hornidura-gunetarako eskubidea ematen du.
3. Martxa amaitzean, nahi duenak Andra Mari Kiroldegiko dutxak eta aldagelak erabil ditzake.
4. Zirkulazio-arauak errespetatu behar dituzte parte-hartzaile guztiek, eta trafiko-agenteen aginduak zorrotz bete.
5. Laugarren araua betetzen ez duen norbaitek istripua izango balu, "Punta Galea Txirrindulari Elkarteko" antolatzaileek ez dute kalteen erantzukizuna jasoko, ez parte-hartzailearenak ezta hirugarren batenak ere.
6. Kartel eta geziekin seinalatuta egongo dira bidegurutzeak; antolatzaileek ez dugu langilerik jarriko ibilbideko bidegurutzeetan.
7. Ibilbidea ezagutzea parte-hartzaileen ardura da, eta agerian eraman behar dute “dortsala”. Antolatzaileek kanporatu egin dezakete edozein parte-hartzaile, araudia betetzen ez badu edota ez baditu antolatzaileen aginduak betetzen.
8. Antolatzaileek uko egin diezaiokete parte-hartzaileren batek izena emateari.
9. Parte-hartzaileek baimena ematen diote Punta Galea Txirrindulari Elkarteari proban ateratzen diren irudiak erabili ahal izateko web orrian, karteletan, prentsa-oharretan zein txostenetan.
10. Kaskoa eramatea nahitaezkoa da. Kanporatuak izango dira kaskorik gabeko parte-hartzaileak.
11. Sari bat jasoko dute martxa osoa amaitzen dutenek, Errandonnée honen oroigarri, amaieran, dortsala itzultzen dutenean.
12. Honako arautegi hau onartu egiten du Errandonnée honetan izena ematen duen edozeinek.
13. Neutralizatuta joango da proba lehenengo 8 kilometroetan.